Bizimoduaren aldaketak arriskuan jarri dau ondare immaterialaren transmisinoa, eta ohitura asko ospakizun jakin batzuetara mugatu dira

Ikus-entzunezko biak Labayru Fundazioaren YouTubeko kanalean dagoz ikusgai

Busturiko eta Urdulizko ondare kulturala berreskuratzeko ikus-entzunezkoak

Urdulizko ikus-entzunezkoa / Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioak Busturiko eta Urdulizko ondare kulturala ezagutarazoteko ikus-entzunezko bi lan aurkeztu dauz, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Akaitze Kamiruaga fundazinoko zuzendariak Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, Urtaroen kresala. Busturiko Ondarearen Taupadak dokumentalak urtaroakaz lotutako ohiturak, ospakizunak eta kantuak batzen dauz; Urdulizko lanbideen sidurriak batzen lanak, barriz, industrializazinoaren aurreko bizimodua eta lanbide tradizionalak aztertzen dauz, besteak beste, errotarien eta errementarien jarduerea.

Kamiruagaren arabera, bizimoduaren aldaketak arriskuan jarri dau ondare immaterialaren transmisinoa, eta ohitura asko ospakizun jakin batzuetara mugatu dira. Horregaitik, herritarren testigantzak jasotzeaz gain, belaunaldi barriei ondare hori transmititzearen garrantzia azpimarratu dau. Ikus-entzunezko lan biak Labayru Fundazioaren YouTubeko kanalean dagoz ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00