Eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da eta azala urte osoan babestu

Adituek prebentzinoa eta eguzkiaren aurkako babesa urte osoan mantentzea gomendatzen dabe

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak eguzkiaren aurrean urte osoan babesteko deia egin dau

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartea / Bizkaia Irratia

Eguzkiak azalaren osasunean izan daikeen eraginaz ohartarazi dau Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak, udea amaitu arren babes-neurriak urte osoan hartu behar dirala gogorarazoz. Oihana Urraza lurralde-koordinazinoko arduradunak azaldu dauenez, eguzkiak eragindako kalteak pilotu egiten dira urteakaz, eta eguzki-erradiazino ultramorea da azaleko minbiziaren arrisku-faktore nagusietako bat.

Urrazak nabarmendu dau beltzaran jartea ez dala osasunaren sinonimoa, azalaren erreakzinoa baino, eta eguzkia larregi hartzeak azalaren zahartze goiztiarra eta orbanak be eragin leikezala. Babesari dagokionez, gerizpean egotea, erropa eta kapela erabiltea eta gitxienez 50eko babes-faktorea dauen eguzki-kremea erabiltea gomendatu dau. Gainera, kremea behar dan legez eta kantidade nahikoan aplikau behar dala azpimarratu dau.

Azkenik, ohartarazi dau eguzkiaren erradiazino ultramorea ez dala udako kontua bakarrik: neguan eta egun hodeitsuetan be ailegetan dala, eta edurrak, urak edo hareak erradiazinoa islatu eta esposizinoa handitu leikiela. Horregaitik, Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak mezua argi itxi dau: eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da, eta azalaren babesa urte osoan mantendu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00