Ule-apaintzaileak BEZa jaisteko borrokan dihardue

Uleapantzaileek BEZa %21etik %10era murriztu gura dabe

Bizkaiko ule-apaintzaileek %10eko BEZa eskatu dabe

Uleapaindegi bat / Bizkaia Irratia

Uleapantzaileek BEZa %21etik %10era jaistea eskatu dabe. Aste honen hasieran, euren jai egunean, uleapaindegietako eta estetika zentroetako profesionalek urten dabe kalera. Ez da lehenengoz, arinago be aldarrikapen bardinagaz urten izan dabe eta kalera.  Estatuko gobernuari eskari zuzena egiten deutsie. Euren sektoreko BEZa %21etik %10era jaistea. 

Pandemia sasoian be eskari bardinagaz urten eben, baina ez zan ezer lortu eta barriro bueltatu dira.  Salatu dabe ezinezkoa dala igoera horreekin negozioari eustea, horrek prezioak igon behar izatea baitakar. Horregaitik, ule-apaindegi askok ez dabe etekinik ataraten eta itxi egin behar izaten dabe. 

Gainera, bezeroen ohiturak be aldatu dira, eta beste eskari batzuk egiten dabez. Lehen bezero asko astean behin joaten zan uleapaindegira eta orain bi astean behin edo hilean behin. Horrek be zentroetako langileen kopurua murriztu behar izatea eragin dau. Gaur, Aintzane Murelaga, Lekeitioko uleapantzailea izan dogu Bizkaia Irratian eta egoeraren barri emon deusku. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular