Bizkaian giza erakundeetan boluntarioen kopurua bikoiztu egin da

161.000 bizkaitarrek alkarte desberdinetan laguntzen dabe

Boluntario gazteen kopuruak gora egin dau azken hamakardan

Irati Gonzalo / Bizkaia Irratia

Nazino Batuen Erakundeak abenduaren 5a Boluntarioen eguna izendatu eben, hau dala eta pertsona bi izan ditugu Lau Haizetara saioan . Alde batetik Alvaro Ruiz de Gordoa , Afaraba alkartean bere laguntzea eskeintzen dau boluntario modura. 70 urte ditu, DBHko irakaslea izan da Gasteizko Koldo Mitxelena Ikastetxean eta  2015an jubilatu zan. Harrezkero bere laguntza eskeintzen dau Afaraba alkartean . Zelako alkartea dan , zelan hasi zan boluntario modura eta abar kontatu deusku .

Beste alde batetik, Caritas Bizkaian dago Irati Gonzalo 23 urteko gaztea,  Otxarkoagako Namasté proeiktuan dago, gazteak ahalduntzeko helburuagaz, taldean danak bardinak dira . Iratik Nazinoarteko harremanetako gradua egin eban eta gaur egun Giza Integrazinoko ikasketak amaitzen dago. EDE Fundazinoan lan egiten dau gizarte langile modura . Bere ibilbidearen barri emon deusku gaur.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00