Belaunaldien arteko bizikidetza da, hirugarren sektorearen erronka barrietako bat

Iván Larraza sailburuordeak hirugarren sektore sozialaren hazkundea nabarmendu dau

Boluntariotzak indartsu jarraitzen dau Euskadiko hirugarren sektorean

Iván Larraza Ongizate sailburuordea / Irekia

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) 2025 Barometroaren emaitzak aurkeztu dauz. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailak egin dau barometro hau, Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren esparruan. Txosten honek erakunde sozialen ikuspegi integrala emoteko helburuagaz, datu kuantitatiboak zein kualitatiboak biltzen dauz.

2025eko Barometroaren emaitzen arabera, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak 4.320 erakunde daukoz gaur egun, 2023an (aurreko barometroan) baino 61 gehiago. Ivan Larraza Ongizate sailburuordea Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan izan da. Sektorearen hazkundea eta boluntariotzaren indarra nabarmendu dauz. Izan be, erakundeen % 88,4k boluntarioen presentzia esanguratsua dabe. Aurtengo txostenak, gainera, lehenengoz, belaunaldien arteko bizikidetza aztertu dau, ezagutza eta esperientziaren transmisinoa sektorearen erronka nagusietako bat dala azpimarratuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00