"Versos y Cartas" errezitaldia be eskeiniko da oraingoan

"Miguel Hernandez que estas en los cielos" ikus daiteke barriro maiatzean zehar

Bueltan da Miguel Hernandez Pabellon 6 aretoan

"Miguel Hernandez que estas en los cielos" / Bizkaia Irratia

Bueltan da Miguel Hernandez Pabellon 6 aretoan. Aurreko barikutik barriro ikus daiteke Pabellon 6 aretoan, “Miguel Hernandez que estas en los cielos” antzezlana. Iaz estreinau eben, poetaren urteurrenaren arira. Maiatzean zehar, astegoienetan, hilaren 28ra bitartean barriro be ikusi ahal izango da. Oraingoan, “Versos y Cartas” izeneko musikaz osotutako errezitaldi poetikoaz lagunduta eskeiniko dabe. Atzo izan zan lehen errezitaldia eta maiatzaren 28an izango da hurrengoa. Miguel Hernandez poetari eta Josefina bere emazteari egindako omenaldia da antzezlana.

Poeta handia

Migel Hernandez poetak, oso gazte zala, etxean lagundu ahal izateko eskolea itzi egin behar izan eban. Deliturik egin barik kartzela zigorra jaso eban eta 31 urte baino ez ebazala espetxe frankista baten hiltzen itzi eben. Berak idatzitakoak gogora ekarri nahi dabez. Hori izan da hain zuzen zailena Unai Izquierdorentzat. Bera da ganera Miguel Hernandez antzezlan honetan. Unai Izquierdo, Gorka Martin zuzendariaren laguntzailea da lan honetan. Aktoreen artean Irene Bau, Alfonso Diez eta Yeray Vazquez agertzen dira. “Versos y Cartas” errezitaldi poetikoan bitartean, Ramon Bareak, Ainhoa Rinconek, Pedro Martinezek eta Maite Olmosek hartzen dabe parte. Honetan, musikeagaz bagera, Hernandezen poemak errezitetan dabez.  Pabellon 6 aretoan eskaintzeaz gain, asmoa, antzezlana Orhiuelan be eskaintzea da, Hernandezen jaioterrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular