Disko barria kaleratu dau Burutik talde nafarrak

Gatazka baten kontakizuna da 'Zerua eta zorua, hiru kanta bakardadeari' EPa

Burutik: “Rocka egiten dogu baina eskusoinuagaz”

Hiru abestiz osatutako EPa kaleratu dau Burutik taldeak: Zerua eta zorua, hiru kanta bakardadeari. Aurretik, Paradisua (2020) eta Hamabost segundu (2022) argitaratu ebazan boskote nafarrak. Talde barria eta gaztea da, estilo ugari ikututen dauz eta akordeoiak protagonismo berezia dauka. Eurek dinoenez, eskusoinua ideia barritzaileetan egokitzen dabe eta ideia barritzaileei eskusoinua gehitu. Mikel Gorraiz (kitarra eta abotsa), Iraitz Gonzalez (bateria), Asier Capon (akordeoia eta abotsa), Luar Alberdi (kitarra eta abotsa) eta Jokin Barriola (baxua eta abotsa) dira Burutik.

EP barriak hiru kantu biltzen dauz eta etapatan banatu dabe: I.etapa EKINetikan GUTIZIA, II.etapa Datozen etsipenak eta III.etapa Uxoa. Jokin Barriola taldekideak azaldu dauanez, taldearen hirugarren diskoa gatazka baten kontakizuna da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular