Epaileek deskalifikatu egin dabe Donostiarra B trainerua arraunlari bat arauz kanpo ontziratzeagaitik

Arraunlari beteranoen hirugarren topaketa ospatuko da zapatu honetan Mundakan

Busturialdea trainerua KAE-1 ligan lehiatuko da datorren denporaldian

Busturialdeko trainerua Bzkaiko Txapelketan Lekeition / Bermeoko Arraun Argazkiak

Busturialdea trainerua KAE 1 ligan lehiatuko da hurrengo denporaldian. Epaileek deskalifikatu egin eben Donostiarra B arauz kanpo arraunlari bat ontziratzeagaitik eta Donostiako taldeak ez dau helegiterik aurkeztu erabagi horren aurka. Ondorioz, Mundaka eta Elantxobeko arraun klubetako arraunlariek osatutako traineruak ez dau mailea galduko eta KAE1 ligan jarraituko dau. Iker Goikoetxea, Busturialdeako arraunlari eta Mundakako arraun taldeko zuzendaritza batzordeko ordezkariagaz egin dogu berba Jokoan tartean.

Beste alde batetik, arraunlari beteranoen hirugarren topaketea ospatuko dabe zapatuan Mundakan, bertako arraun taldeak eta Bilboko Arraunlari Beteranoen Elkarteak antolatuta. Tarragona, Alacant eta Galiziako ordezkariak be etorriko dira egunaz gozatzeko. Ganera, arraunketea eta soka tirea buztertuko dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00