Athleticen 40 urteko itxaronaldia, bost final galduta, porrotak, frustrazioak eta, azkenean, Kopa altxatzeko poza. Horixe da Julen Axpek bere bakarrizketan umorez eta ironiaz jorratuko dauena.
Abuztuaren 25ean Campos Eliseos Antzokira eroango dau ikuskizuna, eta bertan Athleticek arrakastaren bila egindako bidea hartuko dau ardatz, futboletik harago doazen gaiak be tartekatuz. Izan be, Axperen esanetan, garrantzitsuena ez da beti irabaztea, bidean ikasitakoa baino. Umoristak azaldu deuskunez, bai athleticzaleentzako bai beste zaleentzako sortutako bakarrizketea da, umorea, futbola eta barreak ez dira faltako.
Bakarrizketea sortzeko ideia, 2024ko kopako ibilbidean etorri jaon umoristari. Sevillako finala galdu edo irabazi, baina horretaz zeozer idatzi behar ebala pentsau eban, eta holan sortu zan ‘Camino al existo’.
