Carne y Arena izeneko errealidade birtualeko erakusketak mila bisitari baino gehiago erakarri dauz Bilbon azken asteotan. Esperientzia bagilaren 20ra arte egongo da ikusgai EITBren egoitzako bosgarren platoan. Alejandro González Iñárritu zine zuzendariak sortutako instalazinoak, Mexiko eta AEBen arteko mugan bizi diran migratzaileen errealidadea erakusten dau, errealidade birtualaren bidez ikuslea egoera horretan murgilduz.
Antolatzaileek azaldu dabenez, esperientzia hunkigarria da, eta bisitari bakotxak modu desbardinean bizi dau. Sarrerak EITBren webgunean dagoz eskuragarri.
