13 konpainia guztira aurten

Maiatzaren 10etik 12ra bitartean egingo da XXIX. Clown eta Pailazo jaialdia

Clown eta pailazoakaz hitzordua Arrigorriagan

Arrigorriagako clown eta pailazo jaialdia / Bizkaia Irratia

Dana dago prest Arrigorriagan XXIX. clown eta pailazo jaialdiari hasierea emoteko. Hiru egunez, maiatzaren 10etik 12ra bitartean, hainbat ekitaldi eskeiniko dira. Ikuskizunez gain, erakusketak, profesional eta zaleentzako ikastaroak, jarduera desbardinak… Eskaintza zabala antolatu dabe beste urte batez. Aurreko urteetako joereari jarraituz, ekitaldiak herrigunean eta Abusu eta Lamiarreketa auzoetan izango dira. Maite Ibarra alkateak azaldu dauanez, Arrigorriaga nazinoarteko mapan jartzen dauan jaialdia da honakoa.

Emakumeen konpainiak

Itsasoa, zaborrez egindako artea izeneko erakusketea dago ikusgai Arrigorriagako udaletxeko Euskalduna Berria gelan. Domekara arte dago ikusgai. Gazteentzat bitartean, slacklne tailerra izango da Abusu auzoan eta Gaztegunean. Ikuskizunen artean, kale antzerkia, zirku modernoa, aire akrobaziak eta umorea buztartuko dira. 13 konpainia izango dira guztira, honeetatik 6 Euskal Herrikoak dira eta 7 emakumeen konpainiak dira. Norvegia, Argentina, Frantzia eta Poloniako taldeak dagoz. Aurten, garrantzi berezia emon nahi izan deutse emakumeez osotutako taldeei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular