Besteak beste, abuztutik garagarrilera aurreratu dabe eta musikaldia anitzagoa izango da estilo aldetik

Lekeitioko Itxas Soinua Nazinoarteko Musikaldia guztiz eraldatuta dator

Dana prest 44. Itxas Soinua Nazinoarteko Musikaldia hasteko

Vocalia Abesbatza, aurtengo partehartzaileen artean / Itxas Soinua Nazinoarteko Musikaldia

Garagarrilaren 19an hasi eta hilaren 26ra bitartean egingo da 44. Itxas Soinua Nazinoarteko Musikaldia Lekeition. Aurten lehenengo urtea da Martin Ibarrolaza ez dana musikaldia antolatzen ibili. Izan be, Oihana Etxabe eta Mikel Gabiolak hartu dabe Ibarrolaren lekukoa. Goitik behera erabarrituta dator musika hitzordu hau. Besteak beste, abuztutik garagarrilera ekarri dabe musikaldia, eta publiko gaztea erakarri gurean aurtengo jaialdia anitzagoa izango da estilo aldetik.

Oihana Etxabe antolakuntzako kideak Lau Haizetara irratsaioan azaldu deuskunez, Itxas Soinua zati eta leku bitan banatu dabe: barikutik domekara (garagarrilak 19, 20 eta 21) Gau Klasikoak ospatuko dabez Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea basilikan, eta garagarrilaren 25ean eta 26an, barriz, Gau Modernoak Ikusgarri aretoan.

Euskadi Brass taldeak emongo deutso hasierea musikaldiari, barikuan (garagarrilak 19, 22:00etan). Orain hamar urte debutau eban talde honek Itxas Soinua Musikaldian, eta aurten euren hamargarren urteurrena ospatu eta disko barri baten aurkezpenagaz izango dira Lekeition.

Zapatuan (garagarrilak 20, 22:00etan) Oiasso Kametararen txandea izango da. Honeek be euren hamargarren urteurren ospakizunetan morgilduta dagoz.

Eta Gau Klasikoakaz amaitzeko, domekan (garagarrilak 21, 20:00etan), Vocalia Abesbatzak hartuko dau parte musikaldian. Basilio Astulez-en zuzendaritzapean, emakumeen ahotsez osotutako koroak Arima Sakra proiektua aurkeztuko dau.

Garagarrilaren 25ean eta 26an Itxas Soinua Musikaldiko kontzertuak Ikusgarri aretoan izango dira. Oihana Etxaberen esanetan, “akustikagatik toki lehorrago bat behar gendun eta horregaitik erabagi gendun Ikugarri zine aretoan egitea”. Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak estreinauko dau Gau Modernoak atala. Santiago egunean, 20:00etan, euskal doinu tradizionalak erritmo latinoamerikarrakaz nahastuta entzuteko aukerea egongo da. Eta biharamonean, garagarrilaren 26an, eta ordu eta toki berean, Xahu Quartet laukoteak eskainiko dau kontzertua.

Sarrerak kontzertuen egunean bertan salgai egongo dira, baina antolatzaileek www.itxasoinua.com orrialdetik aurretik erostea aholkatzen dabe. Era berean, webgunetik kontzertuetarako abonuak erosteko aukerea be egongo da: Gau Klasikoetarako, Gau Modernoetarako edo gau bietarako. Ganera, 26 urtetik beherakoek gazte abonua erosteko erea be izango dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w