Lau ta erdiko txapelketako partiduak jokatuko dira bihartik aurrera

Zaratamoko pelotariak Unai Lasoren aurka jokatuko dau datorren zapatuan Iruñeko Labriten

Danel Elezkano: “Sasoi onean ekingo deutsat ligatxoari”

Danel Elezkanok gogotsu ekin deutso 2022ko lau ta erdiko txapelketari. Zaratamoko pelotariak nahi baino partidu gitxiago jokatu dauz udako denporaldian eta beste urte batzuetan baino hobeto prestatu ahal izan dau kaiola barruko lehiaketea. Iñaki Artolaren aurka jokatu behar izan dau final zortzirenetako kanporaketan eta maila bikaina erakutsi eban Baiko Pilota enpresako pilotariari irabazteko.

Joseba Ezkurdia, Aitor Elordi eta Unai Laso izango ditu aurkari final laurenetako ligatxoan. Elezkanok presino barik ekingo deutso Unai Lasoren aurka datorren zapatuan Iruñeko Labrit pelotalekuan jokatuko dauen partiduari. Bizkaitarrak bere mailarik onena emon gura dau txapeldunari irabazteko aukerak izateko. Bihar hasiko da lau ta erdiko txapelketako final laurenetako ligatxoa, Dariok eta Peio Etxeberriak Sorian alkarren aurka jokatuko daben partiduagaz. Aitor Elordik Ezkurdiaren aurka jokatuko dau barikuan Beasainen eta Jokin Altuna eta Peña II domekan lehiatuko dira Gasteizko Ogetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular