
Guggenheim Urdaibai Stop plataformeak museo hori ez egiteko eta hezegune industrial lehorrak berreskuratzeko eskatzen dau, nazinoarteko 378 ikertzailek sinatutako manifestuagaz bat eginda. ‘Alerta gorria’ kanpainea abiarazi eben maiatzean eta gutunak bialdu zituen hezeguneen kontserbazinorako Ramsar erakundera, Uneskora eta Espainiako gobernuko Trantsizino Ekologiko eta Erronka Demografiko ministeriora, museo hori bertan eregitea Biosfera Erreserbarako arriskutsua dala jakinaraziz. Biosfera erreserbea zaindu egin behar dala dinoe agiria sinatu dabn zeintzialariek, eta legeek be hori agintzen dabe. Manifestuan eskatzen da museo hori ez egiteko eta kutsatutako lurrak lehengoratzeko. Momentuz ez ei dabe jaso erakundeon erantzunik.
Bestalde, zabaldu diran entzute prozesuko lehen zatiaren ondorioekin gustura dagoz Guggenheim Urdaibai Stop plataforman, erakusten dauelako Busturialdeko jenteak Muruetan ez dauela proiektu hori gura. Plataformatik David Hendersonek esan deuskuenez, museo horrek ingurumenean kalteak ekarriko ditu, turistifikazinoa eta lan prekarioa. Hori baino, benetako industria gura ei dau jenteak bertarako.