'Deadpool y Lobezno' pelikulea ikusgai astegoien honetan Lekeitioko zineman

David Madarietak plataformetan aste honetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

‘Deadpool y Lobezno’ pelikulea ikusgai Lekeitioko zineman

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero Lekeitioko zineman dagoan pelikulearen barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra izango da,  DeadPool y Lobezno.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: Inestable, Llegando a ti, eta Asesinato para principiantes telesailak, eta Non Lacerk; te amo dokumentala. Amazon Prime Video plataforman, barriz, Batman el cruzado enmascarado telesaila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w