Gernikan egiten ziran bileren deialdia iragarteko adarraren soinua barriro entzungo da Kolitzan

Bizkaiko BBNNek lurraldeko bost mendi taldegaz antolatu dabe hitzordua

Deiadar Mendien Eguna, Kolitzan bihar egingo da

Kolitza mendia / Bizkaia Irratia

Bihar egingo da Kolitza mendian Deiadar Mendien eguna eta barriro adarraren soinua entzungo da. Deialdar Mendien XVIII.edizinoa. Enkarterriko tontorrik enblematikoenean egingo da, urtero Bizkaiko bost deiadar tontorretako (Kolitza, Ganekogorta, Gorbeia, Sollube eta Oiz) batetik igaroten dan ospakizuna.

Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeak, lurraldeko bost mendi taldegaz lankidetzan atondu dabe hitzordua: Balmaseda Mendi Taldea (talde anfitrioia), Gailurra (Bilbo), Ganzabal (Lemoa), Sollube 707 (Bermeo) eta Alpino Tabira (Durango). Parte-hartzaileak Kolitza tontorrera igongo dira, eguerdiko 12:00etan adarrak joteko tradizinoa beteteko asmoz. Horretarako Balmasedako udaletxeko plazatik goizeko 9:30etan urtengo dabe. Jai giroa nagusi izango da bihar Kolitza Mendian. Javi Barrio Abellanedako Museoko zuzendaria gure artean izan da gaur tradizino honen inguruko zehaztasunak eta nondik norakoak azaldu deuskuz Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular