Demosath proiektuaren lehenengo itsas aerosorgailu flotatzailea Armintzako kostaldearen parean dago, kostaldetik bi miliara. Leioako Saitec ingeniaritza enpresearen egitasmoa da eta 2026rako beste itsas errota bi instalatzea aurreikusten dabe.
Instalauta dagoan lehenengoa datorren irailean hasiko da elektrizidade-sarera energia isurtzen, Saitec Offshore Technologies-eko arduradunek jakinarazo dabenez. Hiru haize-sorgailu horreek Geroa izeneko konplexua osotuko leukie. Euskal kostaldean horrelako 50 eta 100 haize-sorgailu arteko merkataritza-parke eoliko handi bat “epe ertainera edo luzera” instalatzen hastea ekarri leike. Halanda be, Demosath proiektuaren sortzaileen arabera, proiektu hori “ez dago bermatuta”, hondino legediak ez daualako horretarako aukerarik emoten, baina “bultzatzen” jarraituko dabela zigurtau dabe, egoerak ahalbidetzen badau. Gainera, Saitec-etik azaldu dabenez, aire-sorgailua jartzeak “nahiko ingeniaritza-lan indartsua” ekarri dau, eta “mugarri handia da enpresa eta sektore mailan”.
Gaur Lau Haizetara irratsaioan Irati Larrinaga proiektuaren arduradun teknikoagaz egin dogu berba.