RENFEren trasferentzia egiteko Lakuari bidali jakon proposamena errealistea dala esan dau Denis Itxasok

Euskadi barruko RENFEko Aldiriko tren zerbitzuak eskualdatuko litzatekez, beste erkidego batzutatik igaroten diranak ez

Denis Itxaso: “Aldiriko trenen trasferentzia inozkorik gertuen dago”

Espainiako gobernuak proposamena bialdu deutso dagoeneko Jaurlaritzari. Eta orain Jaurlaritzak aztertu egin beharko dau. Espainiako gobernuak Euskadin daukon ordezkariak Bizkaia Irratiari esan deuso, autogobernuaren garapenerako lanak ez dirala eten, eta hori argi geratzen dala barri honegaz. Zehaztasun teknikoak eta zerbitzuei buruzkoak aztertu beharko dira. Lurralde barruko linea eta zerbitzuak transferiduko litzatekez.

Urdaibaiko Guggenheimen Espainiako gobernuaren parte hartzeari buruz, Kultura Bonoari buruz, Guardia Zibilaren egunean esandakoei buruz edo Atzerritartasun Legeari buruz be berba egin dogu gaur Espainiako Gobernuak Euskadin daukan ordezkariagaz, Denis Itxasogaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00