Dagoaneko hiru gudariren gorpuzkinak atera dabez eta bi lokalizatuta daukiez

Apirilaren 14an, Saibin hildako eta desagertutako gudariei omenaldia egiten jake

Desagertutako gudarien bila dabiz Saibi mendian

Euskal Prospekzio Taldekoak Saibin indusketak egiten dabiz 2023. urtetik / Gerediaga Artxiboa

1937ko apirilaren 6tik 15era borroka latzak izan ziran Saibi tontorrean eta pertsona asko hil eta desagertu ziran erasoetan. 88 urte eta gero, desagertutakoen bila dabiz Euskal Prospekzio Taldekoak. Baimen bereziagaz dabiz lanean, Urkiolako natur parkean dagoalako Saibi.

2023. urtetik dabiz indusketak egiten, eta dagoeneko hiru pertsonen gorpuzkinak atara dabez lurpetik, euretako bat oso osorik gainera. Beste bi gorpuren zantzuak be badaukiez, eta Aranzadiko arkeologoek esaten dabenean exhumazino barriak egingo dabez.

Apirilaren 14an, Saibi tontorrean hildako eta desagertutako gudariak omentzeko ekitaldia egiten da. Horren harira, gure irratsaioan, Euskal Prospekzino Taldeak egiten daben lana ezagutu gura izan dogu eta Domeka Lopez taldeko kideagaz izan gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00