Lantegi Batuak-ek bere Akademia Egokitua jarri dau barriro martxan

Lantegi Batuak horretarako ,112 laguni, formazinoa emoten dabil

Adimen urritasuna dabenentzako lehenengo Lan Eskeintza Publikoa Bilbon

Lantegi Batuak-en oposaketak prestatzen / Bizkaia Irratia

Lantegi Batuakek bere Akademia Egokitua jarri dau barriro martxan. Bertan, adimen-desgaitasuna daben 112 gizon eta emakume Bilboko Udalaren Enplegu Publikorako dabilz prestatzen. Bere garapen profesionalean aurrera egiten laguntzen jakie eta enplegu publikoa lortu nahi daben erabiltzaileek, langileek edo enplegu-eskatzaileek osatzen dabe lan taldea. Enplegu Publikoaren Eskeintzea, Bilboko Udalak deitutako desgaitasuna daben pertsonentzako lehenengoa, mendekoen lanpostuak betetzeko lau plaza eskaintzen ditu. Deialdi honen hiru hautaprobetatik lehena martiaren 25ean egitea aurreikusten da. Lantegi Batuak-eko Jugatx Meñikak datu guztiak emon deuskuz gaur Lau Haizetara.

Oinarriak egiteko eta horrelako hautaketa-prozesu batera egokitzeko, Bilboko Udalak aholkularitza eskaini deutse hirugarren sektoreko erakunde nagusiei, besteak beste, Lantegi Batuak, FEVAS edo EHLABEri Lantegi Batuakek laguntza-baliabide berritzaileak, tresna digitalak, dinamika gamifikatuak eta metodologia inklusiboak garatu ditu bere akademia egokituan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular