
Deustu Ikastolako gaztetxoek auzoa aurkeztu dabe bertsotan aste honetako gaztetxoek. Auzoan zertzuk aurkitu geinkezan, auzoan gertautako albisteak eta auzoko pertsonajeak, guztien barri emon deuskue kantuan. Betiko lez, jolaserako tartea be hartu dogu eurek prestatutako bertsoekaz.
Zortziko Txikia irratsaioa, Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogu, astero ikastetxe bat bisitatuz, eta bertan saiorako prestatzen dabezan bertsoak grabauta. Hau guztia, Bilboko Udalaren laguntzarekin ekoizten dogu irratitik eskaintzeko.