Deustu Ikastolako gaztetxoek auzoko gora-beherak bertsotan kontatu deuskuez

San Jose jaiak zelan ospatuko dabezan be aitortu dabe gaztetxoek

Deustu auzoa hobeto ezagutzeko bertsoak

Deustu ikastolako seigarren mailako bertsolari gazteak / Bizkaia Irratia

Deustu Ikastolako gaztetxoek auzoa aurkeztu dabe bertsotan aste honetako gaztetxoek. Auzoan zertzuk aurkitu geinkezan, auzoan gertautako albisteak eta auzoko pertsonajeak, guztien barri emon deuskue kantuan. Betiko lez, jolaserako tartea be hartu dogu eurek prestatutako bertsoekaz.

Zortziko Txikia irratsaioa, Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogu, astero ikastetxe bat bisitatuz, eta bertan saiorako prestatzen dabezan bertsoak grabauta. Hau guztia, Bilboko Udalaren laguntzarekin ekoizten dogu irratitik eskaintzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular