Deustuk denporaldi barriari ekin eutson aurreko astegoienenan Etxezurin. Talde bilbotarrak bana bardindu eban Pasaiaren kontra aurtengo Hirugarren Federazinoko lehen partiduan. Garaipen bategaz hasi ez arren, denporaldi arrakastatsua burutu gura dau talde bilbotarrak. Horretarako, gazteak eta beteranoak uztartzen dituan taldea eratu dabe.
Aritza Escandon entrenatzailea, urte bat pasa eta gero, Deustuko aulkian jesarri egingo da barriro. Hain zuzen be, beragaz berba egin dogu Jokoan irratsaioan. Aurreko denporaldi bietan igoteko playoffa jokatu arren, Escandonek dino “partiduz partidu” joan gura dabela, baliabide gehiago daukiezan taldeak dagozalako euren ligan.
Mendekurako aukerea Beasainen
Beasainek kanporatu eban Deustu aurreko denporaldiko playoffean. Etxezurin 1-0 irabazi eta gero, talde bilbotarrak 2-0 galdu eban Gipuzkoan. Astegoien honetan Beasainen zelaian izango da Deustu. Beraz, mendekurako aukera ederra daukie Aritza Escandonek zuzendutako jokalariek.