Jose Mª Guibert: "Aita Santua oso ondo dago, belauna gero eta hobeto dauka"

Errektore barria aukeratzeko 70 pertsonari kontsultau jake, laster bi-hiru hautagai aukeratuko dira

Deustuko Medikuntza Fakultadean 240 ikasle dagoz gaur egun

Jose Maria Guibert DUko errektorea / Bizkaia Irratia

Deustuko Unibertsidadean 80 ikasle hartzen dabez urtero medikuntza gradurako. Orain hiru ikasturte hasi ziran medikuntza ikasketak Deustuko Unibertsidadean. Metodologia berezia jarraitzen dabe. Gironako Unibertsidadean be antzekoa erabilten dabe, baina gitxi dira metodologia hori daukien unibertsidadeak. Ez dira gai teorikoak lantzen. 10 laguneko taldeak osotzen dabez eta aurkezten deutsiezan arazoei konponbidea emon behar deutse. Espainiar estadura urtero kanpotik lau mila mediku heltzen dira eta argi dago euskal osasun sisteman medikuak behar dirala. Deustuko Unibertsidadean oraingoz behintzat ez dabe aldatuko ikasleen kopurua. Euren metodologiarako holako taldeak behar dabezalako. Talde txikiak.

Jose Maria Guibert Deustuko Unibersidadeko errektorea eduki dogu gaur Goizeko Izarretan saioan. Xabierko Frantziskori buruz idatzitako liburuaz eta Aita Santuaren osasun egoeraz berba egin dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular