Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Developpe Dantza, Zornotza Musikagaz Fest eta Anariren kontzertua nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Bilboko Sala BBK-n, Developpe Dantza lehiaketa hasiko da. Lehiaketa domekara arte luzatu egingo da eta mundu osoko parte-hartzaileak izango dira bertan. Bestalde, arratsaldeko 18:00etan hasiko dira eguneko egitasmoak. Ordu horretan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, ‘Harritzearen abilezia‘ ikuskizuna egongo da Hodei Magoaren eskutik.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Zornotza Musikagaz Fest dalakoa ospatuko dabe Amorebieta-Etxanon. Arratsaldeari jagokonez, 17:30etan, ‘Batetik bestera: kontzertua‘ ikuskizuna ikusi ahalko da Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Musikari jagokonez, gaueko 22:00etan, Xoel Lopezek kontzertua eskainiko dau Bilboko Kafe Antzokian.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Arratsaldeko 17:00etan, Elorrioko Arriola antzokian, ‘Sator kontuetan‘ ikuskizuna eskainiko dau Eleder Magoak. 17:30etan, Bilboko 7 katu gaztetxean, Anarik kontzertua emongo dau. Leku berean, arratsaldeko 19:00etan, bertso saioa musikatua egongo da Aner Euzkitze, Aissa Intxausti, Maite Sarasola eta Peru Goioagaren eskutik.