Juan del Arco: "Hiru diabetes mota dagoz"

Gaixotasunaren Munduko Eguna azaroaren 14an izango da Juan del Arcok esan deuskunez

Diabetesaren inguruko jardunaldia egingo da domekan La Casillan

Diabetesaren Munduko Eguna izango da hilaren 14an, hurrengo eguenean. Horren harira, diabetesaren inguruko jardunaldi berezia antolatu dabe azaroaren 10ean Bilboko La Casilla kiroldegian. Diabetesa gaixotasun kronikoa da, azukrearen metabolismoagaz lotura estua daukana.

Halanda be, diabetes mota ezbardinak dagoz, hiru guztira. Gaur egun, sarritan diagnostikatzen dan gaixotasuna da, egiten diran odol-analisiei esker. Sintomei jagokenez, egarriaren eta txiza egiteko gogoen agerpenak nabarmendu behar doguz.

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba diabetesaren inguruan, domekan La Casillan ospatuko dan jardunaldi bereziaren harira, denporaldiko bosgarren Farmazia Tartean.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00