Gaur hasiko da Diman artisau eta ganadu azokea

Morgan domekan XXII. azokea egingo da

Diman eta Morgan nekazal azokak aste buru honetan

Zaldiak larran / Bizkaia Irratia

Diman gaur

Gaur bertan hasiko da Dimako artisau eta ganadu azokea. Gaur “Artzaintzaren naturbidea GR282” izeneko dokumentala aurkeztuko dabe udaletxeko aretoan eta bihar ardi mozte erakusketea eta artzain txakurren erakusketea be egongo da. Goizean moxal okeleagaz pintxoak debalde emongo dira herriko tabernetan eta trikitilariak giroa alaitzen arituko dira. Itziar Ruiz Dimako Abeltzain alkarteko kideagaz izan gara Garoa tartean.

Morgan azokea domekan

Morgan domekan nekazal eta artisau postuak, taloa eskainiko daben txosnak eta animalia ezbardinen erakusketea. izango dira. Zaldi eta asto erakustaldia eta giroa alaitzeko Ein GO taldearen kontzertua. Arratsalderako dana amaituta egongo dala esan deusku Mari Tere Artetxe Morgako alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular