Planik Plan irratsaioaren hamargarren emonaldiari ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Durangoko Azoka, Elorrioko Buzkantz Jaia eta Leioako nekazaritza eta abeltzaintza azokea nabarmendu doguz.
Barikua
Abenduko zubiko astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian. Halanda be, dagozan ekitaldi gehienek Durangoko Azokagaz lotura daukie. Zalantza barik, astegoieneko protagonista izango da Durangoko Azoka. Programazinoa amaigabea da eta oso-osorik kontsultatu ahal da Durangoko Azokaren webgunean. Edozelan be, ez da barikutik aurrera egin ahalko dan plan bakarra. Izan be, Leioan euskeraren astea ospatzen dabilz.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esaterako, Elorrioko Buzkantz Jaia eroango dabe aurrera. Ganera, eguerdiko 12:00etan, ‘La bella y la bestia’ antzezlana ikusi ahal izango da Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ordu erdi beranduago, 12:30etan, bertso poteoa egingo da Aitor Esteban, Ibon Larrazabal eta Asier Legarreta bertsolarien eskutik Lemoizko portutik abiatuta. Musikari jagokonez, Standstill taldeak kontzertua eskainiko dau gaueko 22:00etan Bilboko Kafe Antzokian.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Batetik, Santurtziko Folklore Jaialdia ospatuko da egun osoan zehar. Bestetik, Leioako nekazaritza eta abeltzaintza azokea eroango da aurrera goiz-eguerdian. Ekitaldi zehatzei jagokenez, arratsaldeko 19:00etan, Boca Beats bikoteko umoristek ‘De pura zeepa’ izeneko bakarrizketa egingo dabe.