Planik plan 02x10: astegoieneko planak Bizkaian

Kontzertuen artean, 48280, Bizardunak eta Mirua taldeen emonaldiak nabarmendu geinkez

Durangoko Azoka eta Zornotzako Gabonetako argien piztea astegoien honetan Bizkaian

Zornotzako Udala / Bizkaia Irratia

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan, 60. Durangoko Azoka, Zornotzako gabonetako argien piztea, 48280, Bizardunak eta Mirua izango doguz, besteak beste.

Barikua

Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Ekitaldi askok Durangoko Azokagaz lotuta dagoz. Zalantza barik, astegoieneko protagonista izango da 60. Durangoko Azoka. Programazino osoa Durangoko Azokaren webgunean kontsultau daiteke. Halanda be, badira beste hainbat plan: Zornotzan gabonetako argien piztea; 48280 kontzertua Bilboko Kafe Antzokian; Igogailua antzezlana Getxoko Muxikebarrin; eta Klown bertso saioa Zeberioko Aretoan.

Zapatua

Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Bizardunak taldeaen kontzertua Getxoko Muxikebarrin, Mirua eta Naxker Durangoko Plateruenan, eta Flax Adarbakar Zallako Antzokian.

Domeka

Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi hauek izango dira Bizkaian: Fosil Amaraunako Arte Fabrikan, eta Bertso bazkaria Muruetako Eleizalden.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00