Euskal kulturaren aberastasuna eta aniztasuna erakustea izango da 61. edizinoaren helburu nagusia

Liburu eta disko aurkezpenak, kontzertuak, antzerkilanak, filmak, tailerrak eta bestelako jarduerak izango dira abenduaren 4tik 8ra

Durangoko Azokak euskal kulturaren aniztasuna erakutsiko dau 1.098 nobedadekaz

61. Durangoko Azoka / Gerediaga Elkartea

61. Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra egingo da, 174 partaide eta 286 erakusmahaigaz. Danera, 1.098 kultur nobedade aurkeztuko dira aurten, liburuak, musika-lanak, aldizkariak eta bestelako argitalpenak tartean. Gerediaga Alkarteak aurtengo edizinoaren zehetasunak aurkeztu dauz Durangoko Musika Eskolan. Bertan izan dira egitarauaren antolaketan lanean dabilzan guneetako arduradunak: Beñat Gaztelurrutia (Gerediaga), Gotzon Barandiaran (Ahotsenea), Andoni Urzelai (Irudienea), Diana Franco (Kabia), Itxasne Arabiourrutia (Saguganbara) eta Maider Larrañaga (Szenatokia). Horreez gain, Azoka Telebistako Aitor Agiriano eta Zu Non Han DA! egitasmoaren koordinatzaile Amaia Egidazu be izan dira aurkezpenean. 

Euskal kulturaren aberastasuna eta aniztasuna erakustea izango da 61. edizinoaren helburu nagusia, eta horretarako, hainbat gune izango dauz Azokak: Landako, Ahotsenea, Irudienea, Saguganbara, Berbagailua eta Szenatokia. Horreetan, liburu eta disko aurkezpenez gain, kontzertuak, antzerkilanak, filmak, tailerrak eta bestelako jarduerak izango dira. Aurtengo nobedadeetako batzuk podcast eta bideopodcastentzako Berbagailuaren eskaintza, gazteentzako Gazte Eztanda eta euskarazko sorkuntzearen aldeko proposamen barriak izango dira. Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Alkarteko koordinatzaileak sortzaileen ekarpena nabarmendu dau Bizkaia Irratian, eta herritar guztiak konbidau dauz abenduaren 4tik 8ra Durangora hurreratu eta euskal kulturaren eskaintza ezagutzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00