Eduardo Maidagan Gernika Rugby Taldeko entrenatzaileak datorren urtean atsedena hartuko dauela esan deusku

Maidaganek 7 urte egin ditu lehen taldeko entrenatzaile, 100 partidura heldu da Ohorezko Mailan

Eduardo Maidagan: “Orain deskantsua behar dot”

Eduardo Maidagan Gernika Rugbyko entrenatzailea, presidenteagaz / Bizkaia Irratia

Gernika Rugby Taldeak ezin izan dau helburua bete. Ohorezko mailatik jatsi, eta B mailan jokatu beharko dau datorren urtean. Aurretik, Ordiziaren aurkako derbia geratzen da. Apirilaren 29an, zapatuz, Altamiran. Helburua irabaztea da. Eduardo Maidagan entrenatzaileagaz egin dogu berba Jokoan saioan.

Atzera begiratuta, goi mailako errugbian lehiatzea gero eta gatxago dala esan deusku. Horretarako, ezinbestekoa da 15 fitxaje inguru egitea. Diruz ondo egotea. Gernikak azken denporaldi biak egin ditu Ohorezko Mailan, baina maileari eutsi ezinik ibili da bietan. Azken honetan, gainera, B mailan jokatzekoak ziran hasieran. Klubak sakon hausnartu beharko dala esan deusku Maidaganek.

Berak hausnartu dau. Aurtengo denporaldia amaitu eta gero, atsedena hartuko dau. Txikitatik dabil errugbian. 13 urte eukazala hasi zan jokatzen. Beti, Gernika Rugby taldeari lotuta. Gorengo taldea zuzendu dau 7 urtean. Ohorezko mailan 1o0 partidu izan dira. Merezitako atsedena hartuko dau Maidaganek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00