‘Aloka(h)iru’ telesaila ikusi ahal izango da bihartik aurrera Primeran plataforman. Nitya Lopez eta Alba Lozanok sortu eta zuzendutako telesaila da. Euskal Telebistak holango produktuak sortzeko egindako deialdi batera aurkeztu ziran eta era horretara sortu zan telesaila. Etxebizitza da ardatz nagusia. Unibertsidadean dagozan hiru lagun pisu partekatu baten bizi dira Bilbon. Etxearen jabea hil egiten da eta etxebizitza oinordetzan jaso dauan bere semeak, turismo-ostatu bihurtu gura dau etxea. Garazi, Nerea eta Maider dira Bilboko Alde Zaharreko etxebizitzan bizi direnak. Lorea Intxausti, Izaro Nieto eta Nerea Sanz aktoreak dira protagonista nagusiak telesailean. ‘Muertos S.L‘, ‘Irrits‘ edo ‘Jone batzuetan‘ moduko lanetan parte hartu daben aktoreak. Errodaia, Bilbon bertan egin zan. Nytia Lopez zuzendariaren esanetan, zuzenean eragiten gaituen komedia bat da ‘Aloka(h)iru’, egunero bizi dogun errealidade batetik abiatzen dalako.
‘Aloka(h)iru’ telesailak 24 minutuko lau atal daukaz. Egileen esanetan, asmoa gehiago sortzea da. Platanoboligrafo eta La Cornea Digital ekoiztetxe bizkaitarrak dira telesailaren ekoizleak EITBren parte-hartzeagaz.
