Euskal Herriko Unibertsidadean berogailuaren erabilerea jaitsiko dabe aurten eta leku batzuk itxita egongo dira kontsumoa %10 murrizteko asmoz. Udan Euskal Herriko Unibertsidadeak hamabost egunez itxi ebazan ateak, energia aurrezteko. Eta orain ikasturte barriari begira, beste neurri batzuk ezarriko dabez. Abendutik zezeilera berogailuak eguerdian amatau egingo dabez. Eta fakultadeetako eta geletako ateak itxita egongo dira, berotasuna mantentzeko.
Honetaz guztiaz berbaz Lore Bilbao EHUko gerentea izan dogu. Gabonetan astebetez EHUko fakultadeak sarratzea aztertzen dabilazala aitatu deusku eta beste erakundetan egiten daben lez EHUk energia aurrezteko konpromisoagaz bat egiteko asmoa erakutsi dau.