EHUko gerenteak, Lore Bilbaok, energiaren kontsumoa %10 murriztuko dabela azaldu deusku

Gabonetan fakultadeak astebetez sarratzeko erabagia aztertzen dabilz

EHUko fakultadetan abendutik zezeilera, eguerdian, berogailuak amatauko dabez

Lore Bilbao (EHUko gerentea) / Bizkaia Irratia

Euskal Herriko Unibertsidadean berogailuaren erabilerea jaitsiko dabe aurten eta leku batzuk itxita egongo dira kontsumoa %10 murrizteko asmoz. Udan Euskal Herriko Unibertsidadeak hamabost egunez itxi ebazan ateak, energia aurrezteko. Eta orain ikasturte barriari begira, beste neurri batzuk ezarriko dabez. Abendutik zezeilera berogailuak eguerdian amatau egingo dabez. Eta fakultadeetako eta geletako ateak itxita egongo dira, berotasuna mantentzeko.

Honetaz guztiaz berbaz Lore Bilbao EHUko gerentea izan dogu. Gabonetan astebetez EHUko fakultadeak sarratzea aztertzen dabilazala aitatu deusku eta beste erakundetan egiten daben lez EHUk energia aurrezteko konpromisoagaz bat egiteko asmoa erakutsi dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular