
Begoñazpi Ikastolako bosgarren mailako ehun bat gaztetxok parte hartu dabe aste honetan Zortziko Txikia irratsaioan.
Reggaeton doinuan ongietorria emon deutsie entzuleei eta hortik aurrera errimekaz eta kopla asmakizunekaz olgetako tartea hartu dabe. Jantokiko abenturak be bertsotan kontatu dabez, eta ikastolako bestelako abenturak be argitu deuskuez itaundutakoan.
Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogun irratsaioa da Zortziko Txikia eta Bilboko Udalaren laguntza izaten dogu.