Begoñazpi ikastolako gaztetxoak izan dira aste honetan bertsolari

Errimekin eta kopla asmakizunekin olgetan egin dabe

Ehun gaztetxoren jantokiko abenturak bertsotan

Bertsolari gaztetxoak ikastola aurrean. / Bizkaia Irratia

Begoñazpi Ikastolako bosgarren mailako ehun bat gaztetxok parte hartu dabe aste honetan Zortziko Txikia irratsaioan.

Reggaeton doinuan ongietorria emon deutsie entzuleei eta hortik aurrera errimekaz eta kopla asmakizunekaz olgetako tartea hartu dabe. Jantokiko abenturak be bertsotan kontatu dabez, eta ikastolako bestelako abenturak be argitu deuskuez itaundutakoan.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogun irratsaioa da  Zortziko Txikia eta Bilboko Udalaren laguntza izaten dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular