Deskontuak eta opariak eskeiniko dabez

Udalak eta BilbaoDendak alkarteak euren eguna izendatu dabe

Ehun urte baino gehiagoko 66 saltoki Bilbon

Ehun urte baino gehiagoko saltokiak Bilbon / Bizkaia Irratia

Bilbon, ehun urtetik gorako saltokien eguna ospatzen da gaur. Urtearen ehungarren eguna hartu dabe urteurrena ospatu eta euren eguna izendatzeko. Bilbon, ehun urtetik gorako 66 saltoki dagoz; farmaziak, janari-dendak, estankoak, loteria-negozioak eta moda-saltokiak. Uriaren bizitzan eta garapenean daukien garrantzia nabarmendu nahi da euren eguna izendatuta. Uriaren erakarpen turistikoa be be sustatu nahi da bide batez. Bilboko Udala eta BilbaoDendak alkartea dira bultzatzaileak

Colon Museo Farmazia

Ehun urte baino gehiago daukaz Colon Museo Farmaziak. Bettan Arginzoniz da bertan ugazaba. Bere aititek zabaldu eban farmazia, bere gurasoek jarraitu eben bidea eta berak hartu dau orain lekukoa. Hamaika behargin dagoz gaur egun bertan. Farmaziak mantentzen dauz oraindino hasierako irudiaren zatiak. Ganera, farmazia-museoa dauka barruan, antxinako elementuak erakutsiz. Bezeroa zaintzea da euren lelo nagusia eta urte askotako bezeroak mantentzen dabez oraindino.

Bilboko Baldosa

Ehun, betiko dendak betirako leloa daukan ikurra daukie jarrita Bilbon, ehun urte baino gehiagoko saltokiek. Horrez gain, Bilboko Baldosa emon deutsie. Apirilaren 8tik 13ra bitarteko aste honetan, deskontuak eta opariak eskeiniko dabez saltoki honeetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular