Mezak, abelburuak, bertsolariak eta nekazal produktuak protagonista Urkiolan

Santuari eskeka, mezatara ta abereak ikustera joan dira asko

Ehundaka pertsona Urkiolan San Antonio egunez

Jacinto Iturriagaetxebarria abeltzaina / Bizkaia Irratia

San Antonio eguna gaur Urkiolan, jai giroan. Mezak goiz osoan izan dira eta domekan errepikapena egingo dabe. Meza Nagusia hamabietakoa izango da gaur. Horrez gain, nekazal produktuen ohiko azokea be egin da eta trikitilariak be ibili dira giroa alaitzen.

Era berean omenaldia egin deutse Antonio Madinabeitiari. 90 urte daukaz dagoeneko eta Urkiolako Abadetxetik Gasteizko egoitzara joango da. Madinabeitia misinolaria izan zan Ekuadorren 38 urtez. Gizon soila, umila, hausnartzailea eta espiritualtasun eta fede sakonekoa, bere ingurukoen arabera. Gaur eguerdiko meza nagusian egin deutso omenaldia On Joseba Segura gotzainak.

Manex Agirre Bizkaia Irratiko kazetaria Urkiolan egon da goiz osoan zehar eta besteak beste Jacinto Iturriagaetxebarria abeltzainaren eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariaren lekukotzak batu dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular