Unicefek ohartarazi dau milaka haur zauritu dirala eta indarkeriak zein hornidura-etenek arrisku larrian jartzen dabezala eskualde osoko adinbakoak

UNICEFek berehalako su-etena eskatu dau etenbako gatazken aurrean

Ekialde Hurbileko gerrak, gitxienez, 340 haur hil dauz hile baten

Unicef Euskadi / Bizkaia Irratia

Ainhoa Lejonagoitia UNICEF Euskadiko komunikazino arduradunagaz berba egiteko aukerea izan dogu Goizeko Izarretan saioan. Bertan, Ekialde Hurbilean azken hilean izandako indarkeria gogorrak, gitxienez, 340 haur hil eta milaka zauritu dauzala salatu dau UNICEF-ek. Erakundearen esanetan, bonbardaketek, desplazamenduek eta oinarrizko horniduren etenek arrisku larrian jarri dabez haurrak, bai Gazan, bai Libanon, bai Israelen eta inguruko beste herrialde batzuetan be.

Gainera, milioika adinbakok etxea itxi behar izan dabe, eta askok ez daukie urik, osasun-arretarik ezta babesik. UNICEF-ek berehalako su-etena eta laguntza humanitarioaren sarbidea bermatzea eskatu dau, haurren bizitza eta eskubideak babesteko premina larria dagoala azpimarratuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00