EITBko Txinako korresponsalak bere lehenengo eleberria aurkeztu dau Donostian

Txinan bizi aurretik, kazetari donostiarra Errusian egon zan eta Mosku da 'El búho de Ravel' nobelako ardatzetako bat

‘El búho de Ravel’, Olatz Urkiaren lehenengo nobelea

Olatz Urkia EITBko korresponsala da Txinan. Hiru urtetan handik urten barik egon ostean, egunotan Euskal Herrian da. Etxerako buelta honetan, kazetari donostiarrak bere lehenengo nobelea dakar besapean. ‘El búho de Ravel’ izenburua dauka eta Txalaparta argitaletxeagaz argitaratu dau.

Urkia Pekinen bizi da 2016tik hona. Aurretik Ukrainan eta Errusian bizi izan zan. Han errusiar filologia ikasi eban eta nobela hau bertan hasi zan idazten.

Joane da ‘El búho de Ravel’ eleberriko protagonistea. Pianojolea da, eta Donostiatik atara eta Moskura doa, bere jaioterrira. Olatz Urkiak azaldu deuskunez, lana ez da autobiografikoa baina berak bizi izan eban Mosku azaltzen da nobelan. Eta izenburuak iragartzen dauan lez, musika klasikoak garrantzi handia dauka istorioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular