Emakumeak Jokoan 01x09: Elaia Gogenola, zestalaria

Berriatuako zestalari gazteak etorkizunari begira dituan erronkak plazaratu deuskuz Emakumeak Jokoan tartean

Elaia Gogenola: “Ameriketako Estatu Batuetan jokatzea da neure ametsa”

Zestak arrakasta handia euki dau azken urteetan / Euskal Pilotaren Nazinoarteko Federakuntza

Elaia Gogenola Berriatuako zestalariagaz egin dogu berba asteon Emakumeak Jokoan irratsaioan. Gogenolak gaztetan ekin eutson zestari bere lehengusina dan Maialen Aldazabalegaz batera. Hasieran, eskoletako txapelketetan parte hartu eban Gogenolak, federatuetara salto egin aurretik. Prozesu osoan zehar bere nebaren eta familia osoaren babesa euki dau.

Ganera, Berriatuan zestak pisu handia dauka. Gogenolak dinoan moduan, frontoiak beti dauka itxura ona. Horren harira, Berriatuako Master Seriesaren berezitasuna nabarmendu deusku. Aitatutako txapelketan, bere lagunen eta familiako kideen babesa euki eban Gogenolak harmailetan. Dana dala, finalean Ihart-Arai bikotea gailendu zan.

Etorkizunari begira, helburu asko ditu betetzeke Gogenolak. Esan bezala, oso jokalari gaztea da eta oindino ibilbide luzea dauka aurretik. Epe laburrera begira, Euskotren Winter Series dalakoan murgilduko da martiaren 10etik aurrera. Martiaren 17an, Oaiagaz batera, Ihart-Frida bikotearen aurka jokatuko dau Gogenolak. Epe luzeari begira, aldiz, Ameriketako Estatu Batuetan jokatzea da bere ametsa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00