Gurean kontsumitzen diran gaztai guztien artean %10a baino ez da hemen ekoizten

Sektorea indartu eta kontsumoa bultzatzea da helburu nagusia

Euskal Esnekigileen Elkartea sortu dabe

Esnea hartzeko prest / Bizkaia Irratia

Euskal Esnekigileen Elkartea sortu da. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 29 kide batu dira alkarte honetan. Esnegileak, gaztagileak eta jogurgileak batu dira hain zuzen. Euren asmoa sektorea indartzea da eta esnea edo esnekien kontsumoa bultzatzea. Alkartea zabalik dago kide barriak hartzeko.

Errotik gaztandegia

Bizkaia Irratiko Garoa irratsaioan, kideetariko bat izan dogu, Errotik gaztandegiko Kepa Agirrekogorta. Honek esan deuskunez batu beharra ikusi dabe sektoreak bizi dauan egoerea ikusita. Besteak beste, emon deuskun datuen arabera, gurean kontsumitzen dan gaztaren ehuneko hamarra baino ez da Euskal Herrian egindakoa. Errotik gaztandegian, gazta freskoa eta jogurrak egiten dabez. Amorebieta-Etxanon daukie baserria. Inguruko azokatan saltzen dabez batez be produktuak. Web orria be badauka Errotik gaztandegiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular