Ikerketa taldeak euskaraz be egitea da oraingo erronka nagusia

Sarietan zientziagaz eta teknologiagaz zerikusia daben euskerazko lanak nabarmendu dabez

Elhuyarrek Jacinto Iturbe omendu dau zientzia dibulgazinoan egindako ekarpenagaitik

Atzoko sari banaketa ekitaldia / Bizkaia Irratia

Elhuyar Fundazioak CAF-Elhuyar sariak banatu ebazan atzo Usurbilen, Begiratu Urrunera lelopean. Sariek zientziagaz eta teknologiagaz zerikusia daben euskerazko gaiak saritzen dabez. Kazetaritzea eta ikerketea gizartean zabaltzea be bai. Sari horreekaz batera, 5.000 euroko sorkuntza-beka emon jake bi proiekturi.

Epaimahaiak aurtengo edizinoan jaso dauzan 41 lanetatik 4 saritu dira.  Oraingoan, Judith Zubia, Mattin Urbieta, Iñaki Sanz eta Aitor Garmendiaren lanak saritu dira. Jacinto Iturbe be omendu dabe. Euskaltzain urgazlea, kimika zientzietan doktore eta irakasle erretiraua da. Autortutako merezimendua euskera eta zientzia unibersidadearen eremuan zabaltzko egindako lanagaitik izan da. Gaur, Goizeko Izarretan izan dogu eta bere hasierak zelakoak izan ziran kontau deusku.

Baina dana ez zan erraza izan. Hiztegian berba batzuk aurkitzea oso zaila zan. Orain, arazo horreek konponduta dagoz, baina Iturberen ustez, hondino, etorkizunari begira erronka batzuk dagoz. Haien artean, ikerketa taldeek euskaraz be egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular