Juan del Arco: "Mirarizko dietak saihestu behar dira"

Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba Gabon ostean egiten diran dieten harira

Elikadura zaintzea eta ariketa fisikoa egitea, osasuntsu egoteko gakoak

Urte barriaren hasieragaz batera, persona askok dieta desbardinak ipinten dabez martxan. Halanda be, dieten esparruan dagoan ezjakintasuna nabarmena da. Hasteko, ez da dieta miragarririk egin behar, osasunerako txarrak dira eta. Pisua pixkanaka-pixkanaka galdu behar da, errebote-efektua saihesteko. Osasuntsu egoteko, batez be, gako bi dagoz: ariketa fisikoa egitea eta elikadura zaintzea.

Dietaren esparruan, oso garrantzitsua da ur asko edatea, bere horretan edo infusinoetan. Guztira, ur litro bi inguru edan behar dira egunero. Elikagaiei jagokenez, bost otordu egitea gomendatzen da. Gosarian, fruta-pieza bat ondo jatorku; hamaiketakoan, beste fruta-pieza edo infusio bat hartzea ondo dago; bazkarian, entsalada da aukerarik zuzenena; meriendan, beste fruta-pieza edo infusio baten aldeko apustua egin behar da; afarian, janari arinak dira onenak, ondo lo egiteko.

Gabon osteko dieten inguruan egin dogu berba Juan del Arcogaz, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00