Bizkaian zortzi zirku eskola dagoz. Horreetariko batzuk Bilbon, Leioan, Barakaldon eta Gernikan. Azken hamar urteetan zirkuaren munduan eztanda bat egon dala esan deusku Elsa Pamparacuatrok. Gernikako Txitatoki zirku eskolakoa da Pamparacuatro. “Kukutza itxi eta gero, entrenetako leku baten bila hasi ginan, leku horretan gero eta jente gehiago batzen hasi zan eta azkenean, eskolea zabaldu gendun” azaldu deusku Pamparacuatrok. Gernikako Txitatokin, 6 irakasle eta 200- 250 lagun inguru dabilz momentu honetan.
Zirkua asko aldatu da. Ikasi egiten da, baina hala ere, Hezkuntza Artistikoaren Legetik kanpo geratu da. Espainiako gobernuari eretxiz aldatzeko eskatu deutse. Europan zirku eskola publiko eta pribaduak dagozala azaldu deusku Elsa Pamparacuatrok, Txitatoki eskolako kideak.