Zirkua Hezkuntza Artistikoen Legetik kanpo gertau da eta honek ondorioak euki leikez Bizkaiko zirku eskoletan

Bizkaian 8 zirku eskola dagoz gaur egun, horreetariko bat Gernika-Lumon

Elsa Pamparacuatro: “Zirkuaren munduan eztandea egon da azken urteetan Bizkaian”

Gernikako Txitatoki zirku eskolako kideak / Txitatoki zirku eskola

Bizkaian zortzi zirku eskola dagoz. Horreetariko batzuk Bilbon, Leioan, Barakaldon eta Gernikan. Azken hamar urteetan zirkuaren munduan eztanda bat egon dala esan deusku  Elsa Pamparacuatrok. Gernikako Txitatoki zirku eskolakoa da Pamparacuatro. “Kukutza itxi eta gero, entrenetako leku baten bila hasi ginan, leku horretan gero eta jente gehiago batzen hasi zan eta azkenean, eskolea zabaldu gendun” azaldu deusku Pamparacuatrok. Gernikako Txitatokin, 6 irakasle eta 200- 250 lagun inguru dabilz momentu honetan.

Zirkua asko aldatu da. Ikasi egiten da, baina hala ere, Hezkuntza Artistikoaren Legetik kanpo geratu da. Espainiako gobernuari eretxiz aldatzeko eskatu deutse. Europan zirku eskola publiko eta pribaduak dagozala azaldu deusku Elsa Pamparacuatrok, Txitatoki eskolako kideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular