Emakume Ekintzailearen nazinoarteko eguna ospatzen da zemendiaren 19an. Horren harira, Miren Lauzirika EmakumeEkineko kideagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan irratsaioan. Lauzirika, ganera, Art for life! dalakoaren sortzailea da. Art for life!-k erakundeen sormen-gaitasuna bizten laguntzen dau.
Ekintzailetza proiektu bat martxan ipinterakoan zalantzak eta bildurrak agertzen dira normalean. Horren ondorioz, EmakumeEkin alkartea sortzeko beharra ikusi eben emakume ekintzaile batzuk, besteei laguntzeko asmoz. Gaur egun, 150 bazkide inguru dagoz EmakumeEkin alkartean.
