Gradu amaierako lanaren emaitza

Paula Morenok sortutako ilustrazinoak dagoz ikusgai Barakaldon

Emakumeak Gerra Zibilean ilustrazinoetan

Erakusketea Barakaldon / Bizkaia Irratia

Ezabatuta: Emakumeak Gerra Zibilean erakusketea dago ikusgai Barakaldon. Ilustrazinoek osotzen dabe erakusketea. Paula Moreno da egilea. Bere gradu amaierako lanaren emaitza da hain zuzen. Ganera, esan behar, EHUko Arte Ederretan, iazko kurtsoan, 10 bat jarri eutsela gradu amaierako lanari.

Aspalditik eukan ideia

Paula Morenok esan deuskunez, aspalditik eukan gaia buruan. Gradu amaierako lanaren gai nagusia emakumeek gerra zibilean izandako presentzia izan da eta ilustrazinoen bitartez jorratu dau.  Ilustrazino bakotxak badauka bere azalpena be. Apirilaren 2tik 30era bitartean Barakaldoko Gazte Bulegoan dagoz ikusgai. Morenoren nahia leku gehiagotan erakustea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00