

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Lilo & Stitch’ eta nagusientzat ‘Votemos’ egongo dira ikusgai.
Plataformak
Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Kaulitz y Kaulitz’, ‘Comida para Phil’ eta ‘America’s Sweethearts: Las cheerleaders de los Dallas Cowboys’ dokusailak, ‘Yolanthe’, ‘Torre Grenfell: El incendio al descubierto’ eta ‘Las mil muertes de Nora Dalmasso’ dokumentalak eta ‘Aguas turbias’ eta ‘Olympo’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Nada’ dokumentala eta ‘Éramos mentirosos’ telesaila estreinau dabez.