

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat Peppa: La llegada del bebé eta nagusientzat Misión imposible: Sentencia final egongo dira ikusgai.
Plataformak
Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: Bienvenidos al Wrexham Football Club, F1: La academia eta Caso no resuelto: Los asesinatos del Tylenol dokusailak eta Dept. Q, Unicornio salvaje, Little Fires Everywhere eta El mal invisible telesailak. Prime Video plataforman, barriz, Viaje de fin de curso: Mallorca eta Septiembre 5 pelikulak igon dabez katalogora eta La mejor hermana telesaila estreinau dabe.